Foru
plaza, 2
Tel.: 94 627 02 01
Faxa: 94 625 50 60 Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik
21:00etara.
Larunbatean: 10:00etatik 14:00etara (Liburutegia)
UDAL LIBURUTEGIA:
Helduentzako gela, Haurrentzako gela, Ikasketa gela, Cástor
Uriarte jn. gela.
Zerbitzuak: Hemeroteka eta liburuak maileguz hartzea.
16.000 ale
120 toki
1.450 bazkide
ERAKUSKETA GELA:
100 m2-koa da eta bideo-zaintza du. Bertan era askotako 20
erakusketa aurkezten dira urtean eta hainbat estilo zein modu
islatzen saiatzen gara (pintura, akuarela, eskultura, grabatua,
argazkilaritza etab. Ikasleentzako erakusketa didaktikoak,
bertako artistak, taldeak, efemerideak etab.)
BATZAR ARETOAK (2):
Kultur eta giza elkarteek maileguz har ditzakete hauek. Elkarte
horietatik, hamabik Kultur Etxean dute haien egoitza nagusia
eta beste batzuek aldian-aldian eskatzen dute tokia.
TAILER IRAUNKORRAK:
Pintura eta Marrazketa (Arteskola), Zeramika, Dekorazio-arteak,
Argazkilaritza tailerra, Ikus-entzunezko tailerra.
Ikastaro horietaz gain, beste batzuk eskaintzen dira, esate
baterako: bitxigintza eta osagarriak, sendabelarrak, serigrafia,
txakolin dastaketa, lore prentsatuak, komikiak etab.
ARTESKOLA:
Kultur elkarte honek bere 40. urteurrena ospatuko du aurten.
Luis Iriondok zuzentzen du eta hamar urtetik aurrerako ume
eta helduei marrazketa eta pintura eskolak ematen dizkie astearte,
asteazken eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era. Ehun bat lagun
elkartzen ditu. Eskolez aparte, kultur bidaiak, aire zabaleko
pintura txangoak etab. antolatzen dituzte.
KULTUR TALDEEN LOKALAK:
Aldaba aldizkaria, Gernikazarra (bertako Historiako taldea),
Txepetxa (talde ekologisten koordinatzaileak), Juventudes
Musicales, Gernikatik Mundura (GKE)
GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA
Zer da Gazteentzako Informazio Bulegoa?
Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa, Euskadiko
Gazte Informazio eta
Dokumentazio Sarearen barne dago. Gure egitekoa gazteentzako
interesgarria izan dezakeen
informazio guztia eskaintzea da. Gure Web orri honetan aurkituko
dituzu helbide interesgarriak.
Non gaude?
Gernika-Lumon, Kultur Etxeko beheko solairuan aurkituko gaituzu,
astelehenetik ostiralera
arratsaldez 4retatik 8retara.
Tfnoa/Faxa: 94 627 0215
Posta Elektronikoa: gazteger@sarenet.es
Informazioa
Lana
Gure bulegoan aurkituko duzu oposizio, deialdi eta epeen
informazio guztia eta deialdirik interesgarrienen oinarriak
ere jasotzeko aukera. Enplegu pribatuan sortzen diren eskaintzen
zerrenda Lurralde zentruak prestatzen du asteburuan zehar
prentsan agertzen direnak eta bulegoan kontsulta ahal dira
asteazkenetik aurrera. Gainera hainbat liburu dituzu lanbila
prozesurako: curriculuma nola egin, enpresak, lana atzerrian,
dirulaguntzak...
Hona hemen lana bilatzeko helbide interesgarri batzuk
Langai
Behargintza. Alhóndiga,6 Tfnoa/Faxa. 94 625
57 58
Enpresak sortzeko helbide interesgarriak
Bidaiak
Bidaia prestatzen? Ze ederto. Gure bulegoan herrialde guztietako
gidak dituzu. Bidaia egin baino lehen, pasa hemendik eta eraman
ahal dezakezu gida egun batzuetarako. Ez ahastu oso garrantzaitsua
dela Nazioarteko Txartela eramatea, hainbat deskontu izango
dituzu.
Txartelak
Hurrengo aipatzen diren txartelak berton atera ahal dituzu
momentuan.
Ikaslearen Nazioarteko ISIC Txartela
Txartel honekin mundu osoan garraio, ostatu, museo, eta hainbat
toki ikusteko sarreran
deskontu garrantzitsuak izango dituzu. Nazioarte mailan, txartel
honek egiaztatzen du zure
ikasle izatea.
Txartel hau ateratzeko 12 urte beteak izan behar dira.
Zer ekarri behar duzu?
- Argazki bat
- N.A.N.
- Ikasle izatea erakusten duen zentruko gutuna,
txartela...
- 4,21 €
Nazioarteko Txartela GO 25
Txartel hau ateratzeko ez duzu ikasle izan behar. Euskal
Herriko Gazte Txartela modukoa da baina hau mundu guztian
zehar erabili ahal duzu eta hemengoa Europan zehar.
Txartel hau 26 urtetik beherakoentzat da.
Zer ekarri behar duzu?
- Argazki bat
- N.A.N.
- 4,21 €
Aterpekide Txartela
Txartel honek mota ezberdinetakoak dira, kasu guztietan N.A.N.
aurkeztu behar da.
- 14 eta 30 bitartekoek : 5 Euro ordaintzen
dute (Gazte Txartela aurkeztuz 2,50 Euro)
- 30 urtetik gorakoek: 11 euro.
- Taldekoa: Gutxienez 10 pertsonakoa:
15 euro.
- Familikoa: biotea eta seme-alabak
(18 urtetik beherakoak): 22 euro (Famili Liburuaren (fotokopia
aurkeztuz).
- GAZTE ELKARTEAK, legez araututa:
dohaina da. Estatutuen kopia eta partaide zerrenda aurkeztu
behar da.
Hona hemen gai honen helbide interesgarri batzuk:
Aterpetxeak Nazioartean: www.iyhf.org
Aterpetxeen Espainiako sarea: www.mtas.es/injuve
Nazioarteko Irakasle Txartela
Txartel hau ateratzeko beharrezkoa da :
- Argazki bat
- N.A.N.
- Irakasle zarela erakusteko agiria.
- 6,01 €
|