Foru
plaza, 2
Tel.: 94 627 02 01
Faxa: 94 625 50 60 Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta
16:00etatik 21:00etara.
Larunbatean: 10:00etatik 14:00etara (Liburutegia)
UDAL LIBURUTEGIA:
Helduentzako gela, Haurrentzako gela, Ikasketa gela,
Cástor Uriarte jn. gela.
Zerbitzuak: Hemeroteka eta liburuak maileguz hartzea.
16.000 ale
120 toki
1.450 bazkide
ERAKUSKETA GELA:
100 m2-koa da eta bideo-zaintza du. Bertan era askotako
20 erakusketa aurkezten dira urtean eta hainbat
estilo zein modu islatzen saiatzen gara (pintura,
akuarela, eskultura, grabatua, argazkilaritza etab.
Ikasleentzako erakusketa didaktikoak, bertako artistak,
taldeak, efemerideak etab.)
BATZAR ARETOAK (2):
Kultur eta giza elkarteek maileguz har ditzakete
hauek. Elkarte horietatik, hamabik Kultur Etxean
dute haien egoitza nagusia eta beste batzuek aldian-aldian
eskatzen dute tokia.
TAILER IRAUNKORRAK:
Pintura eta Marrazketa (Arteskola), Zeramika, Dekorazio-arteak,
Argazkilaritza tailerra, Ikus-entzunezko tailerra.
Ikastaro horietaz gain, beste batzuk eskaintzen
dira, esate baterako: bitxigintza eta osagarriak,
sendabelarrak, serigrafia, txakolin dastaketa, lore
prentsatuak, komikiak etab.
ARTESKOLA:
Kultur elkarte honek bere 40. urteurrena ospatuko
du aurten. Luis Iriondok zuzentzen du eta hamar
urtetik aurrerako ume eta helduei marrazketa eta
pintura eskolak ematen dizkie astearte, asteazken
eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era. Ehun bat lagun
elkartzen ditu. Eskolez aparte, kultur bidaiak,
aire zabaleko pintura txangoak etab. antolatzen
dituzte.
KULTUR TALDEEN LOKALAK:
Aldaba aldizkaria, Gernikazarra (bertako Historiako
taldea), Txepetxa (talde ekologisten koordinatzaileak),
Juventudes Musicales, Gernikatik Mundura (GKE)
GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA
Zer da Gazteentzako Informazio Bulegoa?
Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa,
Euskadiko Gazte Informazio eta
Dokumentazio Sarearen barne dago. Gure egitekoa
gazteentzako interesgarria izan dezakeen
informazio guztia eskaintzea da. Gure Web orri honetan
aurkituko dituzu helbide interesgarriak.
Non gaude?
Gernika-Lumon, Kultur Etxeko beheko solairuan aurkituko
gaituzu, astelehenetik ostiralera
arratsaldez 4retatik 8retara.
Tfnoa/Faxa: 94 627 0215
Posta Elektronikoa: gazteger@sarenet.es
Informazioa
Lana
Gure bulegoan aurkituko duzu oposizio, deialdi
eta epeen informazio guztia eta deialdirik interesgarrienen
oinarriak ere jasotzeko aukera. Enplegu pribatuan
sortzen diren eskaintzen
zerrenda Lurralde zentruak prestatzen du asteburuan
zehar prentsan agertzen direnak eta bulegoan kontsulta
ahal dira asteazkenetik aurrera. Gainera hainbat
liburu dituzu lanbila prozesurako: curriculuma nola
egin, enpresak, lana atzerrian, dirulaguntzak...
Hona hemen lana bilatzeko helbide interesgarri batzuk
Langai
Behargintza. Alhóndiga,6 Tfnoa/Faxa.
94 625 57 58
Enpresak sortzeko helbide interesgarriak
Bidaiak
Bidaia prestatzen? Ze ederto. Gure bulegoan herrialde
guztietako gidak dituzu. Bidaia egin baino lehen,
pasa hemendik eta eraman ahal dezakezu gida egun
batzuetarako. Ez ahastu oso garrantzaitsua dela
Nazioarteko Txartela eramatea, hainbat deskontu
izango dituzu.
Txartelak
Hurrengo aipatzen diren txartelak berton atera
ahal dituzu momentuan.
Ikaslearen Nazioarteko ISIC Txartela
Txartel honekin mundu osoan garraio, ostatu, museo,
eta hainbat toki ikusteko sarreran
deskontu garrantzitsuak izango dituzu. Nazioarte
mailan, txartel honek egiaztatzen du zure
ikasle izatea.
Txartel hau ateratzeko 12 urte beteak izan behar
dira.
Zer ekarri behar duzu?
- Argazki bat
- N.A.N.
- Ikasle izatea erakusten duen zentruko
gutuna, txartela...
- 4,21 €
Nazioarteko Txartela GO 25
Txartel hau ateratzeko ez duzu ikasle izan behar.
Euskal Herriko Gazte Txartela modukoa da baina hau
mundu guztian zehar erabili ahal duzu eta hemengoa
Europan zehar.
Txartel hau 26 urtetik beherakoentzat da.
Zer ekarri behar duzu?
- Argazki bat
- N.A.N.
- 4,21 €
Aterpekide Txartela
Txartel honek mota ezberdinetakoak dira, kasu guztietan
N.A.N. aurkeztu behar da.
- 14 eta 30 bitartekoek :
5 Euro ordaintzen dute (Gazte Txartela aurkeztuz
2,50 Euro)
- 30 urtetik gorakoek: 11
euro.
- Taldekoa: Gutxienez 10
pertsonakoa: 15 euro.
- Familikoa: biotea eta
seme-alabak (18 urtetik beherakoak): 22 euro (Famili
Liburuaren (fotokopia aurkeztuz).
- GAZTE ELKARTEAK, legez araututa:
dohaina da. Estatutuen kopia eta partaide zerrenda
aurkeztu behar da.
Hona hemen gai honen helbide interesgarri batzuk:
Aterpetxeak Nazioartean: www.iyhf.org
Aterpetxeen Espainiako sarea: www.mtas.es/injuve
Nazioarteko Irakasle Txartela
Txartel hau ateratzeko beharrezkoa da :
- Argazki bat
- N.A.N.
- Irakasle zarela erakusteko agiria.
- 6,01 €
|