Bakearen monumentua. "Gure Aitaren Etxea", Eduardo Chillidaren lana.

1988ko apirilaren 27an inauguratu zen, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Gernikako Bonbardaketaren 50 Urteurrena gogoratzeko. Bakearen alde egindako monumentu hau Arbolarantz orientaturik dago, gure tradizioaren eta historiaren sinbolorantz. Chillidaren esanetan, monumentuaren formak gure gurasoen etxea sinbolizatu nahi du, eta bertako hormetan irekitako hutsunea duen abside baten antzekoa da; leiho bat dauka, eta bertatik Arbola ikusten da; hortik datorkio "Gure Aitaren Etxea" izena. Etxearen erdian Estela dago, indar handiko altzairuzko pieza, askatasuna eta tolerantzia adieraziz.

Estelaren sinboloa bakea eta bizitza da; hortxe, gure gurasoen etxearen bihotzean, gure herriaren bihotzean. Eskultura egiteko hormigoia eta burdinezko txirbilak erabili dira, eta horrek itxura ugertua ematen dio; Estela altzairuzkoa da. 7,5 metroko altuera dauka, eta 180 tonako pisua.