Soziokulturala

Lizeo Antzokia 

  • Helbidea: Ocho de enero, 4 
  • Telefonoa: 94 627 02 01 - Leihatilla: 94 627 02 66 
  • Faxa:94 625 50 60 
  • Posta e.: kultur-etxea@gernika-lumo.net 
  • Udal-barrutia:  
  • URL:  
 

2002ko apirilaren 12an inauguratu zen eta 374 eserlekuko edukiera du.

Lizeo Antzokia antzoki publikoen SAREA kidea da.
Urte osoan zehar antzerki, musika, dantza eta zinema programazio egonkorra eta kalitatezkoa eskaintzen du. Programa hau hiru hilero argitaratzen da.

  • Zinema komertziala (Larunbata, igandea eta astelehena).
  • Zine Kluba (urritik maiatzera, hilean bi ostiral).
  • Antzerki profesionala (Ostirala, ohiz kanpo larunbata).
  • Umeentzako antzerkia (Igandea, hilean behin edo birritan).
  • Antzerki amateurra (Konpainia berriei laguntza).
  • Kale antzerkia (San Juan eta San Kristobal jaietan).
  • Musika: pop-rocka, kantautoreak, jazza, eta abar.
  • Musika klasikoa.
  • Udako Musika Jardunaldiak (Lumoko San Pedro Parrokian eta uztaileko asteburuetan Seber Altube Auditoriumean).
  • Herriko elkarteen ekitaldi ezberdinak (Gaudeamus korala, Elai-Alai dantza taldea, San Fidel ikastola, Kirol Patronatua, eta abar)

Txartelen aurresalmenta bbkren Teleka kutxazainetan. Lizeo Antzokiaren bazkideak-lagunak.

 Lizeo Antzokia 1  Lizeo Antzokia 2