Soziokulturala

Gazteentzako Informazio Bulegoa 

  • Helbidea: Foru Plaza, 2 
  • Telefonoa: 94 627 02 15 
  • Faxa: 
  • Posta e.: gazteger@sarenet.es 
  • Udal-barrutia:  
  • URL:  
 
Gazteentzako Informazio Bulegoa

Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa Bulegoen Euskal Sarearen barruan dago, eta 1993an inauguratu zen. 2001. urtean aldatu zen gaur egun dagoen lekura, hau da, Kultur Etxeko arkupeetara.

Zerbitzuak:

  • Nazioarteko Ikasle, Irakasle, Aterpetxekide, GO Txartela.
  • Gernika-Lumoko “Gazte Plana”ren koordinazioa.
  • Lonjakidetzaren zerbitzua.
  • Foru Aldundiaren udalekuen eta udako lantaldeen kudeaketa.
  • Honakoei buruzko argibideak: Bekak eta diru-laguntzak, aisia eta astialdia, kultur jarduerak, ikastaro eta oposizioak, lehiaketak, lan-eskaintza publiko eta pribatua, ikasketak eta lana atzerrian egiteko moduak…
  • Bidaia gidaliburuak, ostatuen gidaliburuak, aldizkariak etab. dituen dokumentu-fondoa.
  • Autokontsultarako ordenagailua eta interneterako sarbidea.
  • Gaztelekuaren kudeaketa (Gazteen aisiarako lokala).

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.