Soziokulturala

Kultur Etxea 

 

Udal Liburutegia
Udal erakusketa-aretoa
Gazteentzako Informazio Bulegoa
Gazte-leku

Ikastaroak:

  • Kultur Etxeak antolatutako hastapen eta hobekuntza ikastaroak.
  • Hainbat elkartek eta beste erakunde batzuek sustatutako ikastaroak.

Urritik ekainera. (Izen-emateak iraileko 2. hamabostaldian):

  • Dekorazio-Arteak: Zaharberritzea, eztainua, modelatzeko orea, koadernaketa, egur gaineko pintura, metal gaineko pintura, oihal gaineko pintura, tiffanys lanpara eta beirateak, eta abar.
  • Lore lehorrak eta prentsatutako loreak
  • Bitxigintza eta osagarriak
  • Ehoziri-lanak
  • Zeramika umeentzat eta helduentzat
  • Argazkigintza
  • Pintura eta Marrazketa (Arteskola)
  • Antzerkia

Jardunaldiak eta hitzaldiak:

Kultur Etxeak, udalerriko kultura-erakunde ezberdinekin elkarlanean, interes-mota guztiak barne hartzen dituen hitzaldi-egutegi zabala antolatzen du urte osorako: Bertako Historia, Bakea, Garapena eta Lankidetza, Artea, Euskara, Osasuna, Hirugarren Adina, Arkeologia, Ekologia, Mendia, Bidaiak eta Abentura, Emakumea, Hezkuntza, Mikologia, Landa Trebakuntza-Sustapena-Garapena, eta abar.

Programa honen zati bat Fundazioaren diru-laguntza duten erakunde eta elkarte hauek sustatzen dute:
Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Gogoratuz, Berritzegune, Gernikatik Mundura, Goi-Zale Mendi Taldea, UNESCO Etxea, Urdaibai Patronatua, Emakide emakumeen elkartea, Alargunen Elkartea, AGIRI arkeologia elkartea, Bake-Leku Txokoa, Ideasur, Arrano Kultur Taldea, Urdaibaiko Perretxikozaleak, Mendikoi, eta abar.

Ekintza hauetatik aparte Kultur Etxeak bidaia kulturalak ere antolatzen ditu.

Kultur erabilerarako lokalak:

Kultur Etxean bi batzar gela daude eta hainbat elkartek ohiko egoitza sozial gisa erabiltzen dituzte.
Emakide emakumeen elkartea, Bertso Eskola, Alargunen alkartea, Odolkideak (odol-emaileak), Lokarri, Berbalagun elkartea, Emakumearen psikologia tailerra, Arbolapera, Jai-Batzordea, Kultura Batzordea, Arteskola, Elkarregaz, Ekin Taldea, Ideasur, Gernikako Goethe Institut...

Halaber, hemen dago elkarteen aholkularitzarako Euskara Bulegoa.

Antzinako liburutegia (Goienkale, 8)
Lokal honetan musikarekin lotura diren elkarteak daude:

  • Andra Mari korala
  • Teodoro Makazaga Musika elkartea
  • “Urdaibaiko kantagune” taldea
  • Hirugarren Adinekoen abesbatza
  • “Marijesiak”
Kultur Etxea 1 Kultur Etxea 2 Kultur Etxea 3