Soziokulturala

Gazteleku 

  • Helbidea: Foru plaza, 2 
  • Telefonoa:  
  • Faxa: 
  • Posta e.:  
  • Udal-barrutia:  
  • URL:  
 
Gazteleku

Gazteen aisialdirako lokala da. Bertan jarduera desberdinetan parte hartzeaz gain, lagunak egin daitezke. Kultur Etxearen beheko solairuan kokatuta dago eta 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Zerbitzu hau Ehun-zango elkarteak dinamizatzen du eta Gernika-Lumoko Udalaren Gazteria Sailaren diru-laguntza du.

Jarduerak:

Mahai jokoak, Billarra, dardoak, mahai-futbola, Bola azkarra, Komikiak eta aldizkariak, Telebista, Pay-Stationa, Musika, CD eta Bideoen mailegua, Tailerrak, Lehiaketak.

Urtean zehar honako tailerrak egingo dira: malabareak, perkusioa, eskumuturrak, alkoholik gabeko koktelak, e.a.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara. Larunbatak 20:00etatik 24:00etara.