Ingurumena

Enpresetako zaborrak kudeatu eta birziklatzeko planta 

  • Helbidea: Goikoibarra, 27 bis 
  • Telefonoa:  
  • Faxa: 
  • Posta e.:  
  • Udal-barrutia:  
 

Gernika-lumo iraunkorragoa

Enpresetako zaborrak kudeatu eta birziklatzeko planta berria.

Industria zabor ez arriskutsuak transferitzeko planta berria

Ona enpresetarako eta are hobea ingurumenerako

Zabor bakoitzari bere zabor ontzia dagokio

  • Hondakinak: garbi egon beharko dute (paperik, kartoirik… barik)
  • Kolpe leungailuak.
  • Papera, kartoia eta ehungintzako hondakinak: ez dute koiperik edo oliorik eduki behar.
  • Beirakiak: leihoetako eta ateetako beirak onartuko dira (ez boteilak, kontserba ontziak, bonbilak, edalontziak, tulipak…)
  • Pneumatikoak: hagunik barik eraman beharko dira eta gehienez 5 eguneko.
  • Zurezkoak: ateak eta leihoak kristalik barik egon behar dira eta kaxak hutsik eta tolestuta. Paletak ere onartu dira.
  • Plastikoak: autoen kolpe lehungailuak, ontziak eta plastikozko enbalajeak bilduko dira.
  • Metalak: garbirik egon beharko dira (kristala, zura,… kenduta)
  • Gutxikako zabor bereziak: olioak, pinturak eta disolbatzaileak, pilak eta bateriak.

Plantan ez dira hurrengoak prozesatuko:

  • Industria zabor toxikoak
  • Uralitak eta fibrozementoak
  • Ospitaleetako zaborrak
  • Zabor likidoak eta oretsuak
  • Zabor erradioaktiboak
  • Zabor solido hauskorrak
  • Gai errekorrak
  • Industria zabortzat onartu ezin direnak (etxeko edo nekazaritzako zaborrak, zabor organikoak…)
    • Gogoratu

      Zabor askoren kasurako kudeaketa: zure enpresan zabor asko sortzen bada, kontenedore alokairurako zerbitzu berezia eskaintzen dizugu, gero bildutako zaborrak kudeatzeko. Informa zaitez 944 444 444 telefono zenbakian.

      Plantako egituraren planoa

      1. Papera, kartoia
      2. Plastikoak eta anbalajeak
      3. Neumatikoak
      4. Hondakinak
      5. Kristalak
      6. Meralak
      7. Gutxikako zabor bereziak biltzeko gunea
      8. Zura, paletak.

      Zabor mota bakoitzerako ontzi bereziak izango dira plantan:

      • Bi autokonpaktagailu, 20m3-ko edukieradunak, bata plastikorako eta bestea paper eta kartoirako.
      • 7 m3-ko bost ontzi, metal, hondakin, pneumatiko, kristal eta zurezkoetarako.
      • Gutxikako zabor bereziak biltzeko gunea.

      Onurak

      • Planta berriarekin desagertu egingo dira kaleetatik industria zaborretako kontenedoreak, Gernika-Lumoko ingurumena eta itxura orokorra hobetuz.
      • Kudeaketa eragilea: instalakuntza berri honekin, zabor bilketa berezia eta sailkatua egingo denez, zaborrak kudeatu eta birziklatu egin ahal izango dira: papera, kartoia, pneumatikoak, kristala, metala eta gutxikako zabor bereziak.
      • Kontrol gehiago: zaborrak kontrolik barik kalean uztea ekidituko da, nork sortzen dituen ezagutzea posible eginda.
      • Onura gehiago: zaborrak nahastea ekidituz, zabortegiratuko diren tonak gutxiago izango dira. Plantan utzitako zabor mota desberdinei buruzko ziurtagiriak emango dira, eurak modu egokian kudeatzeko helburuarekin (ISOS,…).

      Zure enpresaren beharrizanetara egokitutako ordutegia

      Astelehenetik barikura zabalik
      Goizez: 9:00-13:00
      Arratsaldez: 15:00-18:00

      Informa zaitez

      Plantako langileek, erabiltzaileei aholkuak eskainiko dizkie eta zaborrak era egokian utziko direla kontrolatuko dute.

      Industria zaborrak transferitzeko planta berria

      Ona enpresentzat eta ingurumenerako ere

      • Ezaugarri hauek dituen Euskadiko lehenengo zentroa
      • Zaborrak kudeatu, sailkatu eta banatzea erraztuko du (papera, kartoia, plastikoa, peumatikoak, kristala, metala eta gutxikako zabor arriskutsuak) birerabili eta birziklatzeko bideak jorratuz.
      • Zaborrak uzteko aholkuak eman eta kontrolatzeko langileak izango ditu.

      Informazio gehiagorako, hona deitu: 94 627 02 00

      Proiektuaren sustatzaileak: Gernika-Lumoko Udala eta CESPA