Hezkuntza eta irakaskuntza

Segundo Olaeta Musika Eskola 

  • Helbidea: Karmelo Etxegarai, 2 
  • Telefonoa: 94 627 02 14 
  • Faxa:94 627 06 29 
  • Posta e.: idazkaritza@segundoolaeta.net 
  • Udal-barrutia:  
  • URL:  
 
Segundo Olaeta Musika Eskola

Eskaintza: Musika ikasketak (solfeoa, musika-tresna klasikoak eta herrikoiak, banda), oinarrizko maila.

SOME, lehenik eta behin, Gernika-Lumoko Kultur Etxearen Fundazio Publikoaren ikastetxea da, eta, edonola ere, Gernika-Lumoko Udalaren babespekoa. Antolamendu ekonomikoan eta administratiboan zein eskumenetan Udalaren mendekoa da.

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa (SOME) musika-ikasketa ez arautuak egiteko ikastetxea da.

Irakaskuntza ez arautua eskaintzeak ez du esan nahi kalitate gabeko irakaskuntzaz ari garenik. Mota guztietako ikasleei begirakoa da, edozein adinekorentzako, hain zuzen ere. Musika eskolak ikasketa planak diseinatu eta egokitu egiten ditu, musika ikasi eta ulertu ahal izateko.

Hogei urte igaro dira eta, gaur egun, 500 ikaslek eta 18 irakaslek soinuz margotzen dugu eraikina. Ezin dugu ahaztu baina, bi idazkarien lana eta gurasoen eta udalaren laguntza.

Irakaskuntza mailak

  • I. Maila - Harrerakoa
  • II. Maila - Hasierakoa
  • III. Maila - Sendotzekoa
  • IV. Maila - Lehentasunezko jarduera

Ikastaro monografikoak

Segundo Olaeta Musika Eskolak, bere organigramaz kanpo eskaintzen dituen ikastaro bereziak dira.

Ikastaro hauek, helburu zehatz batzuekin eginak dira, aldi baterako eta musika ezagupen gabe egitekoak:

  • Musikan hasiera maila (3 urteko umeak)
  • Gitarra laguntzailea (gitarra akordeen bitartez jotzea, abestiak laguntzeko)
  • Panderoa
  • Ahots teknika

Musika tresnak

Bateria
  • Akordeoia
  • Biolina
  • Biolontxeloa
  • Tronpeta
  • Gitarra
  • Haize metalezkoa
  • Klarinetea
  • Trikitrixa
  • Gitarra elektrikoa
  • Gitarra akustikoa
  • Saxofoia
  • Zeharkako flauta
  • Alboka
  • Txistua
  • Baxu elektrikoa
  • Perkusioa

Ekintzak

Segundo Olaeta Musika eskolak, ikasturtean zehar, ikastetxeko urteko Plangintzaren barruan dagoen ekintzen egitaraua eratzen du.

Musika eskolan bertan zein ikastetxetik kanpo burutzen diren ekintzak dira, eta hauen bidez, honako helburu hauek lortu nahi ditugu:

  • Ikasleari ekintza guztietan gogotik parte hartzeko aukera eskaintzea.
  • Ikaslea motibatzea, bere ahalegina baloratuz.
  • Ikaskideei "entzuten jakiteak" eta "berari entzuteak" duten garrantziaz ikaslea ohartaraztea.
  • Herriari gure lana erakustea, herriko egitarau kulturala gurearekin aberastuz.

Musika Eskolako talde desberdinek ekintza hauek egiten dituzte:

  • Audizioak egingo dituzte ikasleek hiru hilabeterik hiru hilabetera (Lizeo Antzokia eta Elai Alai aretoan)
  • Elkarlana herriko beste talde kulturalekin (txistulariak, trikitilariak, abesbatzak): Kandelario, Eguen Zuri, Dantzari Eguna, Urdaibai Kantagunea, Gernika Zaharra, besteak beste
  • Kalea girotzea (kale animazioa): Euskal Jaia, Gabon kantak, ekaineko musika tailerrak. San Juan jaietan ematen diren konboen eta bandaren kontzertuak…,
  • Hirugarren adinekoentzako audizioak: Calzada egoitzan
  • Musikaldia eta Musikalean ( EAEko Musika Eskolen elkartetik antolatutako jaialdiak)
  • Elkartrukeak: beste Musika Eskola edo eratutako taldeen arteko kultura-trukaketak, Euskal Herrian zein hemendik kanpo.

Tituloak

LOGSEk Titulu Profesional bakarra onartzen du atal honen barruan, Goi-mailako titulua alegia. Titulu hau lortu nahi duenak, Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegira jo beharko du (Donostian). Aurreko Planean zeuden titulazioak desagertu egiten dira hezkuntza-erreformarekin batera eta honela daude gaur egun tutuloei dagokien taula:

Musikako LOGSE Titulazioak
L.O.G.S.E Tituloa Gaitasuna Izaera
Oinarrizkoa Bat ere ez Bat ere ez
Ertaina Bat ere ez Ez da beharrezkoa goi mailara pasatzeko
Goi mailakoa Titulu profesionala Lizentziaturaren baliokide da