Hezkuntza eta irakaskuntza

Lanbide Ekimenetarako Zentroa 

 

Gernika-Lumoko Hastapen eta Lan Sustapenerako Zentroak prestakuntza eta lan aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu, 1989 urtetik.

Hauek dira zerbitzuak:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera Lan Hastapen programan parte hartzen du. Plan honen xedea D.B.H. gainditu ezin izan dituzten 16 eta 20 urte arteko gazteei prestakuntza ematea da.

EINekin (Enpleguko Institutu Nazionala) elkarlanean dabil langabeentzako ikastaroak eta "Lanbideen etxea" bezalako programak eskaintzen.

Eusko Jaurlaritzako Lana Sailarekin laguntzarekin batera enplegu-prestakuntza programetan, eta sakontzeko ikastaroetan parte hartzen du Lan Hastapenen ikasleentzat.

Euskal Lan Zerbitzuarekin "Langai"-rekin elkarlanean dabil, enplegu eskatzaileen direkzionamenduan, eskatzaileen izena ematean eta lan eskaintzak batzean.

Lan-munduan sartzeko laguntza zerbitzua: enpresariekin hitzarmenak sinatzen ditu ikasleek praktikak egin ditzaten, enpresariei arreta ematen die eta gazteak enpleguari buruz bideratzen laguntzen die.

Lan eta G.S Ministerioak (EIN) baimena eman digu prestakuntza kontratuei erantsita dagoen prestakuntza teorikoa emateko edertasun, eraikuntza, zura eta erizaintza espezialitateetan.

Europako Gizarte Funtsak babespean diruz lagunduta¬ko ikastaro espezifikoak ematen dira.

Hauek dira Zentro honek eskaintzen duen prestakuntza eskaintzan dauden espezialitateak:

  • Eraikuntza eta obra zibila
  • Osasungintza
  • Edertasuna
  • Zurgintza
  • Elektrizitatea
  • Ingurumena
  • Merkataritza
  • Lanbide Ekimenak