Alkatearen agurra

José María Gorroño

José María Gorroño

Herritar agurgarriak,

XXI.mendean, teknologia berrietara egokitzea, erronka edo helburu bat baino, beharrizan bat da. Horregatik, Gernika-Lumoko Udalak, zuen esku, web gune praktiko eta erabilgarri bat jarri nahi izan du, gure udalerrian barneratu eta bera ezagutzeko bide berri bat eskainiz.

Teknologia berriena, aro moderno honetako sektorerik erakargarrienetarikoa da eta Gernika-Lumok ez du atzean gelditu nahi. Horregatik, gizarte kohesioa, elkartasuna, kultura, ekonomia eta elkarbizitza bezalako baloreei bultzada emateko erabiliko ditugu teknologia horiek. Gernika-Lumok, beraz, bere web gunearen bitartez ongi etorria eman nahi dizue, badakigulako zuen guztion laguntza eta inplikazioa beharrezkoak direla, gure udalerrian eztabaida interkulturala irekitzeko.

Web gune honen helburu nagusiena, herritar eta Udalaren arteko harreman zuzena bultzatzea da, gure udalerria, dudarik gabe, guztion artean egiten dugulako.

  • Facebook
  • Guernica Gernikara

Kontaktua

Helbidea: Foru Plaza, 3 - Lehen solairua. 48300 Gernika-Lumo

Telefonoa: 94 627 02 12

Faxa:94 625 57 47

Posta e.: alkatetza@gernika-lumo.net