Ezagutu Gernika

Batzarretxea eta Gernikako Arbola 

Mendeetan zehar Gernika izan da Bizkaiko herriak batzartzeko tokia.

XIV. mendean dokumentatu dira lehendabizikoz, egun guztiz entzutetsua den arbolapeko batzarrak. Legeak eta arauak sortu eta herritarren ordezkaritza sistema bultzatzea zuten helburu batzar haiek. Batzarrretxea eta Arbola bisitatu beharreko monumentuak dira, hortaz, gure herriaren historiaren ikur biziak baitira.

Batzarretxea Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza da. Batzarretxea, muga politikoak gainditu eta kultura eta etnografia-ohitura komunen jabe diren Euskal Herriko herrialde guztien topagune eta elkarleku da. Gaur egun, ekintza eta ospakizun bereziak egiten dira Batzarretxean, Lehendakariaren eta Diputatu Nagusiaren karguz jabetzea eta zin egitea, esaterako.

Txartel bakarra

Txartel bakarra, Turismo- Bulegoan eskura daiteke. Txartela erabili ahal izateko data jartzea beharrezkoa da. Hortik aurrera txartelak, 15 eguneko iraupen balioa izango du.

Txartelak, ebakigarriak diren bi erlaitz ditu. Erlaitzak ondorengo tokietan utzi behar dira:

  • Gernikako Bakearen Museoa Fundazioan
  • Euskal Herria Museoan

Juntetxearen kasuan ez da beharrezkoa txartelaren erlaitzik uztea, sarrera dohainekoa baita.

Euskal Herria Museoan larunbatetan sarrera dohainekoa da.

Salneurria: 4,75€

Txartel bakarra (PDF 1,39Mb)