Datuak ezabatzeko eskubidea ("datuak ahanzteko eskubidea")

Arduradunaren aurrean baliatu ahal duzu eskubide hau, datu pertsonalak ezabatzeko eskabidea eginda, honako kasu hauetan, batik bat:

  • Zure datu pertsonalak jada beharrezkoak ez direnean izan zuten xederako edo beste era batera erabili nahi izan dituztelako.
  • Zure datu pertsonalak baliatzeko baimena eman baduzu, eta baimena bertan behera geratzea nahi baduzu, salbu eta  datuen erabilera berri horrek baliatze hori bidezko egiten badu.
  • Aurkaratzeko eskubidea erabiltzean, zure datu pertsonalak baliatzearen aurka agertu bazara, egoera hauetan, batez ere:
  • Arduradunak erabilitako datuak interes lejitimoan oinarritzen ziren edo, bestela, interes publikoa xede zuela, bestelako ziorik nagusitu barik, datuon erabilera lejitimatzeko.
  • Zure datuak merkadoteknian erabiltzea xede izatea, hots, perfilak egitea merkadotekniari lotuta.
  • Zure datu pertsonalak  legez kanpo erabili izan badira.
  • Batasun edo Estatu kideen Zuzenbideak ezartzen duen betebehar legala dela eta, zure datu pertsonalak ezabatu behar direnean, arduraduna jakitun izatea honetaz.
  • Zure datu pertsonalak lortu badituzte 8. artikuluko 1 sailean (adin txikikoen datuak erabiltzeko baldintza aplikagarriak, informazioaren gizarteko zerbitzuei dagokienean) aipatzen diren informazioaren gizarteko zerbitzu eskaintzari dagokionean.

Gainera, DBAN-ek (Datuak Babesteko Araudi Nagusia) eskubide hau arautzen du, eta, hori dela eta, “ahanzteko eskubidea” delakoarekin lotzen du nolabait. Datuak ezabatzeko eskubide hau, hortaz, indartsuago bilakatzen da eta, ondorioz, datuak publiko egin eta erabiltzen dituen arduraduna behartuta dago datuak baliatzen dituzten arduradunei eskatzeko ezaba ditzatela datuetarako, kopietarako edo errepliketarako lotura guztiak.

Alabaina, eskubide hau ez da mugagabea. Hortaz, litekeena da datuok ez ezabatzea datuon erabilera beharrezkoa denean, esaterako: adierazpen eta informazioaren eskubidea baliatzeko, legezko obligazioa betetzeko, interes publikokoa delako, edo arduraduna jabetzen den botere publikoaz baliatzeko, interes publikoa dela medio, osasungintza arloan, interes publikoa artxibatzeko helburua izanda, ikerketa eta xede historikoa edo estatistikoak zein erreklamazioak formulatzeko, baliatzeko edo hauen alde egiteko.

Formularioa (PDF 177KB)