Partaidetza bidezko aurrekontuak - 2019

Gernika-Lumoko Udalak, noizean behin egiten dituen “auzoko batzarrak” egiteaz gain, herritarrei ate berri bat irekitzen die parte hartzeko, 2019ko aurrekontuak eratzeko prozesuan herritarrek ekarpenak egin ditzaten, alegia.

Honela, Udalak beste modu bat eskaintzen die herritarrei euren ideiak, proiektuak eta abarrrak aurkeztu ahal izateko; urteko aurrekontuak eratzeko orduan ere bai.

Zeuk baino hobeto inork ez ditu ezagutzen beharrizanak. Zure ahotsa entzun gura nahi dugu.

Udal aurrekontuak eratzeko prozesuan PARTE HARTU! LAGUN IEZAGUZU GERNIKA-LUMO HOBEA EGITEN!

Nork egin ditzake proposamenak?

  • Gernika-Lumon erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edonork.
  • Gernika-Lumoko erakunde-erregistroan izena emandako edozeinek
  • Pertsona juridikoaren izaera eduki eta egoitza edo helbide iraunkorra Gernika-Lumon izan dezan edozein erakundek: Elkartea, fundazioa, sindikatua, enpresa Elkartea, erakunde profesionala, zuzenbide publikokoa erakundea…

Zelan parte har dezaket? Proposamenak jasotzeko zelako bideak egokitu dira?


Herritarren proposamenak jasotzea

Noiz arte bidal ditzaket nire proposamenak?

Abenduaren 15eko 15:00etara arte bidal ditzakezu Udal aurrekontuarekiko egin nahi dituzun ekarpenak.

Zein proposamen mota egin dezaket?
  • Udal eskumenekoak diren hurrengo esparruekin loturiko proposamenak: Berdintasuna, Kultura, Kirola, Hezkuntza, Euskara, Gaztedia, Ingurumena, Ekonomia Sustapena, Osasuna, Kaleko segurtasuna, Babes Zibila eta Gizarte Ekintza.
  • Teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak.
  • Ekonomikoki edo finantzazio aldetik jasangarriak diren proposamenak.
  • Gernika-Lumoko udalerrian bizi den gehiengoaren interes komuna kontuan hartzen duten proposamenak, interes partikularren gainetik.
  • Legez kanpokoak, iraingarriak edo baztertzaileak ez diren proposamenak eta gastu publikoei loturiko Udal eskumeneko jarduerarekin lotuak.

LEGE OHARRA. Gernika-Lumoko Udalak, Norbanakoen Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legea bete aldera adierazten du Zuk emandako datuak erakunde honetako norbanakoen datutegi automatizatuen fitxeroetan jasoko direla, Udalak bereak dituen eskumeneko zereginetarako erabiltzeko helburuarekin. Nahi baduzu, eskubidea duzu Gernika-Lumoko Udaleko Erregistro Orokorrera jo eta dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezabatu edo kontrakoak ipini.