Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko XV. Gernika sariak

Gernika-Lumoko Udalak deialdi berria egiten du Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Sarietarako (XV. Edizioa).

Hautagaiak proposatzeko, pertsona edo erakundeen merituei buruzko txostenak aurkeztu beharko dira, Gernika- Lumoko giza-talde, kultur edo kirol elkarte edota Gernika-Lumoko Udalbatzan ordezkaritza duen alderdi politiko batek bermatuz. Pforzheimgo Udalak ere proposatu ahal izango ditu. Talde bakoitzak hautagai bakarra aurkeztu ahal izango du.

Hautagaiak proposatzeko epea 2019ko urtarrilaren 25ean bukatuko da.

Deialdia (PDF 114KB)

Oinarriak (PDF 490KB)