Seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik diru-laguntza jasotzeko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen du laguntza hau familiei, seme-alaben jaiotzarekin, adopzioarekin edo tutoretzarekin zerikusia duten gastuei aurre egiten laguntzeko.

Nork eskatu ahal du?: Familia-unitatea osatzen duen aitak edo amak.

Ebazpen judizial batek ezartzen badu zenbait pertsonak zaintza eta babespea konpartitu behar dutela, pertsona horiek erabaki behar dute zein den laguntzaren eskatzailea, onuraduna bakarra delako.

Onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi behar du, eta bertako Udal Erroldan egon, gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.

Diru-laguntza ere jaso dezake azken hamar urteetan bost urte segidan EAEn bizitzen eta erroldatuta eman dituela egiaztatzen duenak.

Noiz eskatu daiteke: 3 hilabete, seme-alaben jaiotza, adopzioa, adoptatu aurreko–harrera edo tutoretza izan denetik.

Zehaztasunetarako ikus Lege esparrua.

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Prezioa:

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Eusko Jaurlaritzari dagokio ebatzia ematea.

Aplikatu beharreko araudia

  • 2015/30 Dekretua martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena (EHAA zk. 2015/60).
  • 2012/154 Dekretua uztailaren 24koa, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa (EHAA zk. 2012/152).
  • 2015/32 Dekretua martxoaren 17koa, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema erregulatzen duen dekretua aldatzekoa (EHAA zk. 2015/60).
  • 2013/1 Jarraibidea azaroaren 13koa, 2006/255 Dekretuaren 20.2 artikuluan eskatutako dokumentazioari buruzkoa, atzerriko agiri publikoei badagozkie ( EHAA 2013-12-10).

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Eusko Jaurlaritza (ZUZENEAN):

  • Gran Vía, 85-behea.
  • Ordutegia: 08:00 – 20:00 astelehenetik ostiralera.
  • Tf: 012 ZUZENEAN
  • Postaz: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza – Gran Via, 85 48011-BILBO.
    • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean:

      • Juan Calzada, 64 (Gurutz Gorria eraikinean) 48300 Gernika-Lumo
      • Ordutegia: 08:30 – 14:00 astelehenetik ostiralera.

      Eusko Jaurlaritzako eskabide eredua.