Bekoibarrako garajeak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Gehienez berrogeita hamar urterako herri-erabilerarako ematea Bekoibarran dauden herri-jabarikoak eta udal-titulartasuna duten garaje-aparkaleku plazak. (PDF 290kb).

Nork eskatu ahal du?: Turismo-ibilgailu baten edo baliokide baten titularra den egiaztatzen duen edozein pertsona.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua:

 Eskabidea, Bekoibarrako garajeak (PDF 96kb).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena
  • Besteak
  • Turismo-ibilgailu baten edo baliokide baten titularra dela
  • Ezinduentzako aparkatzeko txartela.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren ordainagiria

Legezko informazioa

Prezioa: 13.126,09 euro (ordainketa bakarra).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea: Aurreikusitakoa: 15 egun.

Aplikatu beharreko araudia:

  • Udalak ezarritako Bekoibarra udal-aparkalekuan automobil-ibilgailuentzako aparkaleku-plazak herri-erabilerarako emateko baldintzen plegua  (PDF 172kb).
  • Pleguan batzen ez den horretarako, kontuan hartuko dira:

    • Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
    • Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretuak onetsi zuena.
    • Toki Korporazioen Zerbitzu eta Ondasunen Araudia.
    • Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legea eta hori garatzen duten xedapenak.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Interesatu bakoitzak nahi dituen beste aparkaleku plaza eskatu ahal izango ditu baina gehienezko muga izango da jabetzan dituen autoen kopurua.