Trakzio mekanikodun ibilgailuaren zerga itzuli bajan emateagatik

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Ordaindutako zenbatekoaren parte bat itzuli, TMIZ kontzeptupean, behin betiko baja edo oste zein lapurretagatik behin behineko baja ematen denean.

Nork eskatu ahal du?: Adierazitako ustezkoetan ibilgailua bajan eman duen eta bajari dagokion urte horretako zerga %100 ordainduta duen zergaduna.

Noiz eskatu daiteke: Trafikon ibilgailuaren baja eman denean.

Eskaera eredua:

 TMIZ itzultzeko eskabidea (PDF 95kb).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

Agiriak eguneratuta izan ezean, ordainagiriaren kopia eta behin betiko bajaren kopia.

  • Besteak
  • Ibilgailuaren baja ziurtagiria
  • Ivtm ordainagiriaren kopia

Legezko informazioa

Prezioa:

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza fiskala (PDF 143kb).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: Berehala, Trafikoko informazioa eguneratuta izanez gero.

Gehienez: 2 hilabete.

Aplikatu beharreko araudia:

  • 7/1989 Foru Araua, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duena.
  • Udal ordenantza Fiskala, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duena.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Baja izapidetu eta hurrengo hilearen erdialdean egitea eskaera aholkatzen diegu, epe honetan Trafikok bajak komunikatzen baitizkigu.