Salbuespen, hobari eta zergapekoak ez diren aitorpenen eskabidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Zerga bakoitzaren araudian aurreikusten diren salbuespen eta hobarien eskabidea.

Nork eskatu ahal du?: Edozein pertsonak edo beraien legezko ordezkariek.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua

 Salbuespenen edo hobarien eskabidea (PDF 107kb).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Minusbalia ziurtagiria (Aldundiko balorazioa)
  • Fitxa teknikoa
  • Zirkulazio baimena
  • Familia ugaria (Titulua)
  • Ibilgailuaren antzinatasuna

Legezko informazioa

Prezioa: Doan

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: 15 egun

Legez gehienez: 6 hilabete

Administrazioaren isiltasuna: negatiboa

Aplikatu beharreko araudia

  • Zerga bakoitzari dagokion Foru Araua.
  • Zerga bakoitza arautzen duen Ordenantza Fiskala.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergari buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Eskabideko arduradun-aitorpen atala bakarrik beteko da ezgaitasun salbuespenetan.