Euskalduntzerako guraso taldeetarako kanpaina

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Euskalduntzerako guraso taldeak eratzearren burutzen den kanpaina.

Nork eskatu ahal du?: Edozein gurasok. Baldintza: Gernika-Lumon erroldatuta egotea edo udalerriko irakaskuntza zentroetan seme-alabak matrikulatuta izatea.

Noiz eskatu daiteke: Irailaren 1etik urriaren 7ra ingurura arteko kanpaina da (ikastaro eskaintza: urriaren erditik ekainera: 120 ordu).

Eskaera eredua

 Euskara ikastaroak gurasoentzat (PDF 97kb).

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Prezioa:

  • 60 euro material gastuetarako.
  • Euskara Atalaren diru laguntzarekin garatzen da ikastaroa Gernikako AEKn

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

  • Irailean kanpaina hasi eta urriaren lehenengo asterako aurkeztu behar dira eskabideak (fitxak).
  • Beste 10 eguneko epean taldeak eratzeko telefono deiak egiten ditu Gernikako AEKk.
  • Matrikulatutakoei telefonoz deitzen zaie eta jarraian hasten da ikastaroa.

Aplikatu beharreko araudia

Ez dago.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

  • Eskoletan banatu eta etxeetara doan fitxa eskolara bertara eraman.
  • Gernikako AEK euskaltegian.