Ondarrezko erreklamazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Partikularrei, edozein ondasun eta eskubideetan kalteak izateagatik kalte-ordaina jasotzeko duten eskubidea aitortzea edo ez aitortzea, beti ere jasandako kaltea edo izandako lesioa zerbitzu publikoen funtzionamendu normal edo ez normalaren ondorioz denean, ezinbestekotasuna edo Legearen arabera kaltea juridikoki jasan behar dituzten kasuak salbu.

Nork eskatu ahal du?: Beraien edozein ondasun eta eskubideetan kalteak jasatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua:

 Ondare erreklamaziorako eskabidea (PDF 91kb).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Egokitzat ulertzen diren alegazioak

Legezko informazioa

Prezioa: Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa da.
  • Epe horretan ebazpen espresurik ez badago ondorio ezeztatzaileak izango ditu.

Aplikatu beharreko araudia:

  • Administrazio Publikoetako Erregimen Juridikoa arautzen duen azaroak 26ko 30/1992 Legearen 139. eta ondorengo artikuluak (EAO. 285. zk. 1992, azaroak 27), urtarrilak 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoa (EAO. 12. zk. 1999, urtarrilak 14).
  • Herri Administrazioetako Prozedurei buruzko Araudia onartzen duen martxoak 26ko 429/1993 Errege Dekretua (EAO. 106. zk. 1993, maiatzaren 4).

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Erreklamatzeko epea urtebeteko epean preskribatzen da, kalte-ordaina oinarritzen duen egitea gertatzen denetik zenbatzen hasita edo bere ondorio kaltegarria aditzera ematen denetik zenbatzen hasita.