Eraikitze, instalazio eta obra txikiengatiko zergaren autolikidazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Zerga horren autolikidazioa, edozein eraikitze, instalazio edo obra txikia egiteagatik eskatzen dena, dagokion lizentziaren truke. Momentuan egiten den autolikidazioa obra txikiak egiteko lizentziaren kasurako da. Obra handiak egiteagatiko zergaren autolikidazioa Ekonomia Sailak egin eta jakinaraziko du, lizentzia eman ondoren.

Nork eskatu ahal du?: Edozein pertsonak edo beraien legezko ordezkariek.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua

Obra txikiak egiteko eskabidea.  (PDF 135kb).

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Prezioa:

  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautu duen udal ordenantza fiskala.  (PDF 146kb).
  • Hirigintza-lizentziak emateagatiko edota erantzukizunpeko aitorpena edo aurretiko komunikazioen kasuan kontroleko administrazio-jarduerak egiteagatiko tasa.  (PDF 119kb).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: berehala.

Aplikatu beharreko araudia

  • 10/1998 Foru Araua, Eraikitze, Instalazio eta Obrei buruzko Zerga arautzen duena.
  • Eraikitze, Instalazio eta Obrei buruzko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Honako autolikidazioa “Obra txikietarako lizentzia” izapidetu aurretik egin behar da. (Fitxa: 3.1.8 – Hirigintza)