Lizentziadun jarduera sailkatua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Ingurumenari, pertsonei edo ondasunei kalte egin diezaioketen ezarpen, handitze edo berrikuntza jarduerak eta instalazio publikoak zein pribatuak.

Nork eskatu ahal du?: Edozein pertsonak edo beraien legezko ordezkariek.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua

 Eskabide orokorra (PDF 94kb).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

Proiektu teknikoaren hiru ale, ahalmena duen teknikariak sinatuta eta hurrengoak jasoko dituena: memoria zehaztua, planoak tolesturik DIN A4 neurrian, zaratak eta bibrazioak gutxitzeko neurri zuzentzaileak (gune bakoitzean onargarria litzatekeen hots maila berma dezakeen kalkuluak jasoko dira); baldintza tekniko, akustiko eta suteetarako babesgarriei buruzko oinarrizko arauak betetzen direla zuritzea eta baita ere orokorrean aplikagarriak diren arau teknikoak batetzen direla.

  • Txostena
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua
  • Ingurumen inpaktuaren azterketa

Legezko informazioa

Prezioa: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko tasak arautu dituen ordenantza - 6. Epigrafea: lizentzia eskuratzea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena eskatzen duten establezimenduak irekitzerakoan udalak kontrol jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa  (PDF 132kb).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: bost hilabete eskabidea aurkezten denetik

Legezkoa: Sei hilabete eskabidea aurkezten denetik

Administrazioaren isiltasuna: Baiezkoa, beti ere jabetza edo zerbitzu publikoari eragiten ez badio eta aplikagarria den erregimen juridikoa urratzen ez badu

Aplikatu beharreko araudia

ARAUDI OROKORRA:

  • Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legea, azaroaren 26koa.
  • Gernika-Lumoko HAPO (BAO 60 zk, 2000/03/27) eta Garapen Plana.

SEGURTASUNA:

  • Ikuskizun publiko eta Jolaserako Jarduerei buruzko 10/2015 Legea (EHAA: 3 zk., 2016/01/07).
  • .
  • ED 1982/2816 Ikuskizun eta Jolaserako Jardueren Poliziaren Araudi orokorra.
  • ED 2006/314 Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EAO 74 zk., 2006/3/28).
  • 2010/277 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdi kasuetarako jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuk eskatzen duten babesen derrigortasuna arautzen duena. (EHAA 238 zk., 2010/12/14).
  • 2002/842 ED, abuztuaren 2koa, Tentsio baxuko araudi elektroteknikoa eta jarraibide osagarriak onartzen duena.
  • 1998/389 Dekretua, abenduaren 22koa, ikuskizun publiko eta jolaserako jarduerak burutzeko erantzukizun zibilaren aseguruak arautzen dituena. (EHAA 14 zk., 1999/1/21) eta 2014/44 Dekretua, martxoaren 25ekoa (EHAA 61 zk., martxoaren 28koa).
  • 1993/1942 ED suteen kontrako babeserako instalazioen araudiari buruzkoa. (EAO 298 zk., 1993/12/14).
  • 2004/2267 ED establezimendu industrialetan suteen kontrako babeserako instalazioen araudiari buruzkoa. (EAO 303 zk., 2004/12/17).

INGURUMEN:

  • 98/3 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurumenaren Babesari buruzkoa EHAA 59 zk., 1998/3/27), Europar Paramentuko eta Kontseiluko 2006/123/EB Zuzentarauak ezarritakora egokitzeko zenbait lege aldatzen dituen 2012/7 Legeak aldatuta.
  • 85/171 Dekretua, Eusko Jaurlaritzakoa (EHAA 134 zk., 1985/6/29).
  • 2011/22 Legea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuena.
  • 2015/4 Legea, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko.
  • 2007/34 Legea, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa.
  • 37/2003 legea, zaratari buruzkoa eta 2005/1513, 2007/1367 eta 2012/1038 Errege Dekretuak. (estatu mailakoa).
  • 2012/213 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzkoa. (autonomiakoa).
  • 1997/296 Dekretua, abenduaren 16koa, ikuskizun publiko eta jolaserako jardueren ordutegiak ezartzen dituena (EHAA 243 zk., abenduaren 19koa) eta aldaketen gaineko 1998/210, 2012/361 eta 2014/14 Dekretuak.

IRISGARRITASUNA:

  • 1997/20 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasunaren Sustapenerako. (EHAA 246 zk., 1997/12/24).
  • 2000/68 Dekretua, apirilaren 11koa, hiriguneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
  • Eraikuntza kode teknikoaren 314/2006 ED (OA SEI).
  • Segurtasunerako SEI Oinarrizko Agiria (173/2010 ED).

OSASUNA:

  • Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Legea.

OHARRA:

Honako araudia ez da exhaustiboa ezta mugatua, jarduera motaren arabera bestelako araudi aplikagarriak existitu daitezke.

Araudia ezagutzearen eta betetzearen ardura titularrak eta aholkulari-teknikoek izango dute, ezagutzeko eta errespetatzeko derrigortasuna baitute.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Ezin izango da obra lizentzia eman jarduera lizentzia izan arte.

Obra lizentziaren eskabidea ebazteko eta jakinarazteko 3 hilabetekoa izango da jarduera lizentzia ematen den egunetik zenbatzen hasita, akatsak zuzentzeko edo hobetzeko udal errekerimendurik jasotzen ez bada (Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 210.7 artikulua - EHAA 138 zk., 2006/7/20).

Jarduera sailkatuaren instalazioa burututa eta jarduerari ekin aurretik, interesatuak Udalean “jarduerari ekiteko aurretiko jakinarazpena” aurkeztu beharko du, aurkeztutako proiektuari eta agiri teknikoei egokitzen direla eta ezarritako neurri zuzentzaileak hartzen direla, baita ingurumen neurri guztiak (ingurumenekiko inpaktuaren aitorpena, kasua balitz) kontuan hartzen direla egiaztatzen duen eskudun teknikariak igorritako egiaztagiriak erantsiz. Garatuko den ekintza 10/2015 Legeak arautzen dituen ikuskizuna publiko eta/edo jolaserako jarduerei buruzkoa bada, 3/1998 Legeak eskatzen dituen agiriez gain, aipatu legeko 27. Artikuluan zehaztutakoa aurkeztu beharko da.

Jakinarazpenak aurkeztu izanak ahalbidetuko du jarduerari hasiera ematea berau aurkezten den egun horretatik, Udalaren kontrolatze edo ikuskatze ahalmenak eragotzi gabe.