Informazioa
Zer da? / Zertan datza?: Ezinduek adierazitako tokietan autoa aparkatzeko baliagarria den txartela eskatzea.
Nork eskatu ahal du?: Udalerri honetan bizi izanik, ondoko kasuren beten daudenak:
- Desgaitasuna duen pertsonaren kondizioa ofizialki aitortua duten pertsona fisikoak; eta %33ko desgaitasun-gradua izan barik, ezintasuna osoa eta absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak eta, horrez gain, honako egoeratakoren baten badaude:
a) Bizkaiko Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak emandako aldeko irizpena duten mugikortasun urria daukatenak.
b) Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendu ostean, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa dutenak Bizkaiko Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak emanikoa.
- Menpekotasun-egoeran izan eta 1. paragrafoko a) edo b) letran ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.
- Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, zeintzuetaz irizpena eman badu Bizkaiko Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak, eta irizpen
- Mendekotasun-egoeran diren 3 urtetik beherako pertsonak, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar dituztenak , edo 4. edo 5. motako desgaitasun-balorazioa izan dutenak Bizkaiko Foru Aldundiko Balorazio eta Orientazio Zerbitzuaren eskutik.
- Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa garraiatzera bakarrik erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak. Mendekotasunari aurre egiteko eta autonomia pertsonala sustatzeko gizarte zerbitzuak emateko diren ibilgailuak izango dira.
- Mugikortasun urria duten pertsonak, ezintasun-egoeraren inguruko irizpen ofizialik jaso ez badute ere, betiere frogatu ahal bada gaixotasun larriren baten ondorioz bizi-itxaropena nabarmen murriztu dela euren adinerako.
Noiz eskatu daiteke: Edonoiz, aurreko baldintzak betez gero.
Eskaera eredua
Ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartelaren eskabidea.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Minusbalia ziurtagiria (Aldundiko balorazioa)
- Argazkia
- Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena
- Ezindua ez bada gauza, bere ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
- Osakidetzako medikuen ziurtagiria
Legezko informazioa
Prezioa:
Prozesuaren edo ebazpenaren epea:
Bizkaiko Foru Aldundian eskaera erregistratzen denetik hasita 45 egun naturaleko epean bidaltzen dute nahitaezko txosten loteslea.
Ordutik aste betera gehienez udalak ebazten du.
Aplikatu beharreko araudia
- 50/2016 Dekretua, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena.