Jardueren titulartasuna aldatzeko jakinarazpena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Indarrean dagoen lizentzia bat ordezkatu eta Udalari jakinarazi honek ikuskaritza eta kontrol lanak burutu ditzan eta titular ohia zituen erantzukizunetatik salbuesteko.

Nork eskatu ahal du?: Edozein pertsonak edo beraien legezko ordezkariek.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua

 Jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa (PDF 94kb). (Indarrengo lizentziaren datuak eta aurreko eta oraingo titularren sinadurak batzen dituena)

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Prezioa:

Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko tasak arautu dituen ordenantza - 6. Epigrafea: lizentzia eskuratzea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena eskatzen duten establezimenduak irekitzerakoan udalak kontrol jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa  (PDF 128kb).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: 15 egun

Aplikatu beharreko araudia

  • 3/98 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurumenaren Babesari buruzkoa.
  • 7/2012 Legea, apirilaren 23koa, Europar Paramentuko eta Kontseiluko 2006/123/EB Zuzentarauak ezarritakora egokitzeko zenbait lege aldatzen dituena, barruko merkatuari buruz.
  • Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legea, azaroaren 26koa.
  • Toki Korporazioetako Zerbitzuen Legea (13. art.).
  • Hala badagokio, ekainaren 11ko 171/85 Dekretua, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatu beharreko izaera orokorreko arauak onartzen dituena.
  • Horiekin bat datozen eta ezar dakizkiokeen gainerako lege-arauak.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Jarduera aldaketarik jaso ez duen eta lizentzia edo jakinarazpena indarrean duten jardueretarako bakarrik egin daiteke. Lizentziaren titularitate aldaketak ezin izango ditu emate baldintzak aldatu.

Jakinarazpena burututzat joko da berau aurkezten den egunetik, Udalak dituen konprobatze, kontrolatze edo ikuskatze ahalmenak eragotzi gabe.