Lehenengoz okupatzeko/erabiltzeko edo erabileraz aldatzeko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Egiaztatu lanak proiektuaren eta lizentzia eman zeneko baldintzen arabera burutu direla eta urbanizazio, ingurumen, segurtasun eta osasun zehazpenen arabera, behar bezala amaitu direla eta onargarriak direla helburu zehatz horretarako.

Nork eskatu ahal du?: Edozein pertsonak edo beraien legezko ordezkariek.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua

 Eskabide orokorra (PDF 94kb).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Zuzendari Fakultatiboaren Obraren azken Egiaztagiria
  • Planoa 1:500 eskalakoa
  • Akustikaren kalitatea betetzen dela egiaztatzen
  • Komunikabideen instalazioaren Aldizkaria eta proben protokoloa

Legezko informazioa

Prezioa:

  • Eraikuntza, instalazio eta obrengatiko zerga arautzen duen ordenantza fiskala  (PDF 148kb).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: hil bat.

Legezkoa: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

  • Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Gernika-Lumoko HAPO (BAO 60 zk, 2000/03/27) eta Garapen Plana.
  • Horiekin bat datozen eta ezar dakizkiokeen gainerako lege-arauak.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Lehenengo okupaziorako lizentziak ematen den egunetik eta hurrengo bi hilabeteen barruan erregistratutako obra berriaren aitorpenaren eskritura aurkeztu beharko du, eraikiko den azaleraren okupazioa zehaztuko duena eta lursail hori zatitu edota saldu ezin izango delako baldintzapean, eta plangintzak edo lizentziak adierazten dituen lagapen kasuetan jabari edo erabilera publikorako erabiliko den partea ezta ere. Plano bat eramango du erantsita, notarioarenean protokolizatua, Proiektuaren lursail-planoaren 1.500 eskalako planoak adierazten duen eskala eta oinarri topografiko berdinarekin. Epe berean, aurkeztu beharko da Hiri Ondasun Higiezinen zergan altan emandako agiria (Foru Aldundia).