Jarduera sailkatua, aldez aurretik jakinarazitakoa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Jarduerari ekiteko Udalari beharrezko datuak jakinarazi beharko dizkio agiri baten bitartez jardueraren titularrak edo sustatzaileak edo 3/1998 Legearen II.B eranskinean (I Eranskina) batzen diren mota desberdinei dagozkien instalazioak.

Nork eskatu ahal du?: Edozein pertsonak edo beraien legezko ordezkariek.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua

 Jarduera sailkatuaren aldez aurretiko jakinarazpena (PDF 124kb).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

Autolikidazioaren ordainketa-gutuna. (Fitxa: 2.17 - Ogasuna)

MEMORIA, jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo ondasunetan izan lezakeen inpaktua gutxiagotzeko ezarritako neurriak batzen dituena. (II Eranskina)

EGIAZTAGIRIA, jarduera edota instalazioak proiektuari eta aurkeztutako dokumentazio teknikoari egokitzen direla eta ingurumen eta, kasua balitz, ingurumen inpaktuaren aitorpenean baturiko ingurumen-baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen agiria.

OSTALARITZA JARDUERAK direnean, Erantzukizun Zibileko asegurua eta ordainagiri eguneratua

  • Ordainagiria
  • Txostena
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena
  • Jardueraren egiaztagiria

Legezko informazioa

Prezioa: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko tasak arautu dituen ordenantza - 6. Epigrafea: lizentzia eskuratzea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena eskatzen duten establezimenduak irekitzerakoan udalak kontrol jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa  (PDF 132kb).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea: Eskabidea aurkezten den momentuan

Aplikatu beharreko araudia

ARAUDI OROKORRA:

  • Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legea, azaroaren 26koa.
  • Gernika-Lumoko HAPO (BAO 60 zk, 2000/03/27) eta Garapen Plana.

SEGURTASUNA:

  • Ikuskizun publiko eta Jolaserako Jarduerei buruzko 10/2015 Legea (EHAA: 3 zk., 2016/01/07).
  • .
  • ED 1982/2816 Ikuskizun eta Jolaserako Jardueren Poliziaren Araudi orokorra.
  • ED 2006/314 Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EAO 74 zk., 2006/3/28).
  • 2010/277 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdi kasuetarako jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuk eskatzen duten babesen derrigortasuna arautzen duena. (EHAA 238 zk., 2010/12/14).
  • 2002/842 ED, abuztuaren 2koa, Tentsio baxuko araudi elektroteknikoa eta jarraibide osagarriak onartzen duena.
  • 1998/389 Dekretua, abenduaren 22koa, ikuskizun publiko eta jolaserako jarduerak burutzeko erantzukizun zibilaren aseguruak arautzen dituena. (EHAA 14 zk., 1999/1/21) eta 2014/44 Dekretua, martxoaren 25ekoa (EHAA 61 zk., martxoaren 28koa).
  • 1993/1942 ED suteen kontrako babeserako instalazioen araudiari buruzkoa. (EAO 298 zk., 1993/12/14).
  • 2004/2267 ED establezimendu industrialetan suteen kontrako babeserako instalazioen araudiari buruzkoa. (EAO 303 zk., 2004/12/17).

INGURUMEN:

  • 98/3 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurumenaren Babesari buruzkoa EHAA 59 zk., 1998/3/27), Europar Paramentuko eta Kontseiluko 2006/123/EB Zuzentarauak ezarritakora egokitzeko zenbait lege aldatzen dituen 2012/7 Legeak aldatuta.
  • 85/171 Dekretua, Eusko Jaurlaritzakoa (EHAA 134 zk., 1985/6/29).
  • 2011/22 Legea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuena.
  • 2015/4 Legea, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko.
  • 2007/34 Legea, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa.
  • 37/2003 legea, zaratari buruzkoa eta 2005/1513, 2007/1367 eta 2012/1038 Errege Dekretuak. (estatu mailakoa).
  • 2012/213 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzkoa. (autonomiakoa).
  • 1997/296 Dekretua, abenduaren 16koa, ikuskizun publiko eta jolaserako jardueren ordutegiak ezartzen dituena (EHAA 243 zk., abenduaren 19koa) eta aldaketen gaineko 1998/210, 2012/361 eta 2014/14 Dekretuak.

IRISGARRITASUNA:

  • 1997/20 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasunaren Sustapenerako. (EHAA 246 zk., 1997/12/24).
  • 2000/68 Dekretua, apirilaren 11koa, hiriguneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
  • Eraikuntza kode teknikoaren 314/2006 ED (OA SEI).
  • Segurtasunerako SEI Oinarrizko Agiria (173/2010 ED).

OHARRA:

Honako araudia ez da exhaustiboa ezta mugatua, jarduera motaren arabera bestelako araudi aplikagarriak existitu daitezke.

Araudia ezagutzearen eta betetzearen ardura titularrak eta aholkulari-teknikoek izango dute, ezagutzeko eta errespetatzeko derrigortasuna baitute.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Aldea aurretiko jakinarazpenek, dokumentazio guztia aurkeztu dela aztertu ostean, jarduerari ekiteko baimena ematen dute aurkezten den egun horretatik hasita, Udalak dituen konprobatze, kontrolatze eta ikuskatzea eskumenak eragotzi gabe.

Ez da berariazko ebazpenik egongo. Aurretiko jakinarazpenaren OE edo onarpena nahikoa izango da eta ez zaio jakinaraziko interesatuari. Udalak aurretiko jakinarazpenaren eskaeraren kopia (zigiluarekin) baino ez dio emango interesatuari.

Dokumentazio aztertu ondoren, eskaera ez onartzea gerta liteke.

Udal teknikariek eskaera onartuz gero, eta arrazoituz gero jarduera horrek lizentzia bat behar duela izan, ez da Aurretiko Jakinarazpen Jardueratzat joko, eta efektu gabe geratuko da eta otsailaren 27ko Euskal Herriko Ingurumenaren Babesari buruzko 1998/3 Legeak ezarritako prozedura nahiz bestelako berariazko araudian ezarritakoa jarraitu beharko du.

Kasu batzuetan Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak, Urdaibai Patronatuak, Euskotrenak, Kostak eta abarrekoek eginiko lizentziak, txostenak edota sektore baimenak beharko dira eta horiek izateko ardura eskatzaileak berak izango du.

Aurreko jakinarazpenarekin batera aurkezten den edozein datu, adierazpen edo agiria zehatza ez bada edo faltsua bada edo falta bada, edota Udal Administrazioan jarduera hori aurretiaz jakinarazten ez bada, jarduerarekin aurre jarraitzeko aukera ezeztatu egingo da hori ematen ari dela jakiten den momentu horretan, erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.