Informazioa
Zer da? / Zertan datza?: Proiektu teknikoa behar ez duten interbentzio txikikoak edota errazak diren eraikitze-lanak.
Lanek ez dute eraikitako bolumena edo azalera aldatuko edota elementu arkitektonikoetan edo higiezinaren etxebizitza edota lokal kopuruan aldaketa handirik suposatuko (zutabeak, habeak etab.) edota etxearen aurrealdearen (fatxada) diseinua aldatuko.
Nork eskatu ahal du?: Edozein pertsonak edo beraien legezko ordezkariek.
Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.
Eskaera eredua
Obra txikia egiteko eskabidea. (Autolikidazioa egiteko erabili dena. Fitxa: 2.18- Ogasuna)
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Ordainagiria
- Txostena
- Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
- Segurtasun eta Osasun azterlana
- Lana ulergarria egiten duen planoa/krokisa
Legezko informazioa
Prezioa:
- Eraikuntza, instalazio eta obrengatiko zerga arautzen duen ordenantza fiskala
(PDF 148kb).
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatiko tasak arautu dituen ordenantza - 8. Epigrafea: hirigintza-lizentziak emateagatiko edota erantzukizunpeko aitorpena edo aurretiko komunikazioen kasuan kontroleko administrazio-jarduerak egiteagatiko tasa
(PDF 120kb).
Prozesuaren edo ebazpenaren epea:
Aurreikusitakoa: 20 egun.
Legezkoa: 3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa.
Aplikatu beharreko araudia
- Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
- Gernika-Lumoko HAPO (BAO 60 zk, 2000/03/27) eta Garapen Plana.