Obra edo jarduera lizentziaren eskaera atzera egitea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Obra edo jarduera lizentzia eskubideei uko egitea.

Nork eskatu ahal du?: Pertsona fisiko zein juridiko, obra edo jarduera lizentzia eskabidearen espedientearen titularrak direnean. Espedientea tramitazio egoeran aurkitu beharko da ebazpena eman orduko edo lizentzia mota hauetarako eskatzen den jarduera burutu orduko.

Noiz eskatu daiteke: Eskatzeko epe bat dago (Tramitazio prozesuaren barruan).

Eskaera eredua

 Eskabide orokorra (PDF 94kb).

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Prezioa:

Eraikuntza, instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala  (PDF 146kb).

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: 15 egun

Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legea, azaroaren 26koa. (87,90 eta 91 artikuluak).
  • Indarrengo ordenantza fiskala.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?:

Udalak atzera egite hori onartuko du eta prozedura amaitutzat joko du, beti ere hirugarren bat interesik aurkezten ez badu. Kasu honetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 91. Artikuluak adierazten duenari eutsiz ekingo zaio.

Udalak dagokion diru kopurua itzuliko dio eskatzaileari (EIOri dagokion partea bakarrik)