Promozio pribatuko Santa Luziako babes ofizialeko etxebizitzen eroslehentasunerako udalak duen eskubidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Eroslehentasunerako eskubideak Udalari aukera ematen dio, beste edozein erosleren aurretik, etxebizitzaren eta gehigarrien jabetasuna izateko. Horrela bada, jabeak Udalari etxebizitza saltzeko intentzioa duela jakinarazi beharko dio eta zein baldintzetan egin nahi duen.

Nork eskatu ahal du?: Promozio pribatuko Santa Luziako Babez Ofizialeko Etxebizitzaren jabea.

Noiz eskatu daiteke: Edozein momentuan.

Eskaera eredua

 Eskabide orokorra (PDF 94kb).

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Prezioa:

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Aurreikusitakoa: 15 egun.

Legala: 30 egun.

Administrazioaren isiltasuna: Udalak uko egiten dio etxebizitza erosteari.

Aplikatu beharreko araudia

  • 315/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen.erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.
  • 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.
  • Lursailak besterentzeko kontratu administratiboa, zeinetan arestian adierazitako babes ofizialeko etxebizitzak eraiki ziren Santa Luziako bizitokirako gunean (kontratua 2006ko uztailaren 14an sinatu zuten Gernika-Lumoko Udalak eta “UTE VALLEHERMOSO-ADANIA GERNIKA”k).
  • Salerosketarako eskritura, Gernika-Lumoko Udalak eta “UTE VALLEHERMOSO-ADANIA GERNIKA”k sinatuta, 2006ko abenduaren 29an (protokolo zk. 4199).

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?: