Hirugarren munduan kooperaziorako proiektuei diru-laguntza emateko deialdia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da? / Zertan datza?: Garapen bidean dauden herrialdeetan, gatazkan edota errefuxiatu eta desplazatuen eremuetan burutuko diren ekintzak beste erakundeekin batera finantzatzeko diru-laguntzak ematea. Premiazko laguntza humanitarioak eta familia harrera programak aintzat hartuko dira.

Nork eskatu ahal du?: GKEak legez eratuta eta erregistratuta dagokion erregistroan eta, gutxienez, duela urtebetetik jardueran dagoena. Erakundeak bere egoitza nagusia edo legez eratutako ordezkaritza Bizkaiko lurralde historikoan eduki beharko du.

Noiz eskatu daiteke: Diru-laguntzen urteko deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Eskaera eredua

Kooperaziorako proiektuak aurkezteko formulario eredua  (PDF 186kb).

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Prezioa:

Doan.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea:

Epe legala: Deialdi publikoa argitaratzen denetik hasita gehienez 6 hilabetekoa.

Aplikatu beharreko araudia

  • Diru-laguntzen Ordenantza Orokorra, Udalbatzak 2012ko azaroaren 28an onartutakoa. (BAO 242 zk. 2012-12-19).
  • Deialdia eta oinarriak Tokiko Gobernu Batzarrak onartzen ditu eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Oharrak

Non eta nola tramitatzen da?: