Zer da? / Zertan datza?: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen du laguntza hau familiei, seme-alaben jaiotzarekin, adopzioarekin edo tutoretzarekin zerikusia duten gastuei aurre egiten laguntzeko.
Nork eskatu ahal du?: Familia-unitatea osatzen duen aitak edo amak.
Ebazpen judizial batek ezartzen badu zenbait pertsonak zaintza eta babespea konpartitu behar dutela, pertsona horiek erabaki behar dute zein den laguntzaren eskatzailea, onuraduna bakarra delako.
Onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi behar du, eta bertako Udal Erroldan egon, gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.
Diru-laguntza ere jaso dezake azken hamar urteetan bost urte segidan EAEn bizitzen eta erroldatuta eman dituela egiaztatzen duenak.
Noiz eskatu daiteke: 3 hilabete, seme-alaben jaiotza, adopzioa, adoptatu aurreko–harrera edo tutoretza izan denetik.
Zehaztasunetarako ikus Lege esparrua.