Agenda

 

Denboran zehar bidaiatzen dugu faktoria dinamiko, garbi eta txukun batera eta leku horretan kakaoaren lurrina arnasten dugu. Bertan, txokolatezko tableta perfektuak ekoizten eta paketatzen dira, seriean. Egunero, txokolate-irakasle batek zehaztasunez garatzen ditu bere ohiko zereginak. Esperientzia gabeko eta sormen handiko ikasle bat datorrenean, errealitatea eraldatzen da, jakin-min partekatuari bide emateko. Bat-batean dena aldatzen da. Txokolatea amets egiteko eta jolasteko probokazio bihurtzen da. Maistra eta ikastuna hegan dabiltza batera materia ezti horrekin eskuen artean, denbora gelditu eta beren hatzekin irribarre korapilatsuak gure irudimenean marrazteko.

Antzezleak: Rosa A. García, Maitane Goñi
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz, Teatro Paraíso
Eraikuntza eszenografikoa: Luis Martioda, Tomás Fdez. Alonso
Utillería-Atrezzo S.L.
Argiztapena diseinatzea: Miki Arbizu
Argazkiak: Erre de Hierro
Musika: Ramón Molins
Produkzioa: Teatro Paraíso
Zuzendaritza eta Dramaturgia: Ramón Molins

Lizeo antzokia: 17:00

5€ / 3,75€