Agenda

 

Putetxe batean moja batek alkohola kontsumitu eta karaokean boleroak kantatuko ditu. Kamioilari batek jaioberri lapurtuen inguruko telebistako programan ikusteagatik ezagutu eta gero, tratua proposatuko dio. Bitartean, erizain sexy bat bere arteko trikimailuei begira dabil. Moja eta kamioilariaren delituzko ekintzak izan zitezkeenak biziko dituzte… edo, bukaera heltzear dagoenez, morfinaren ondoriozko sukar-ametsak onkologia-pabilioian.

Konpondu ez den lapurturiko jaioberrien krimen orokortuan hasten den lanak muinerano iristen den emoziobidaia eskaintzen du. Naturalismoa zentzugabekeriarekin, ametsa errealitatearekin eta amesgaiztoa gozamenarekin nahasten dituen kontakizun garratza.

  • Antzezleak: Loli Astoreka, Juanjo Otero, Bea Insa
  • Egilea: Angel Mirou
  • Zuzendaria: Bea Insa
  • Argiteria eta jantziak: La Pacheca Collective
  • Banaketa: Germán Castañeda / Bea Insa
  • Produkzioa: La Pacheca Collective

Lizeo antzokia: 20:30

12€ / 9€