Agenda

 

Azken urteotan aldaketa garrantzitsuak ematen ari dira jendeak irakurtzeko, komunikatzeko eta ikertzeko duen moduan. Eduki digitalak hartu du indar azken urteotan. Espazioak ere berriztatu egin dira, premia berriei egokitze aldera. Baliabide digitalak katalizatzaile dira Libututegiaren kontzeptu berria aldatzeko.

Maiz egin diogu galdera hau geure buruari: “Zelakoak izango dira etorkizuneko liburutegiak? Funtsean, bada, jarraibide hauek bete beharko dira etorkizuneko liburutegiak zelakoak izango diren jakiteko:

  1. Etengabe berritzeko beharra.
  2. Liburutegiaren eta liburuzainen balioa agerian uzteko beharra.
  3. Espazioen garrantzia eta lankidetza sustatzea.
  4. Edukiak sortzea..

Era honetan, ezagutzaren garaiotan, liburutegiek espazioak berdiseinatzen dihardute, herritarren beharrizenei eta ikasteko forma berriei egokiktze aldera. Liburutegiak zentro multifazetiko bilakatzen ari dira. Eta diseinatuta daude ikaskuntza-jarduera ugari eta askotarikoak barne hartzeko. Hori dela eta, badugu esaterik, etorkizuneko liburutegia liburu eta teknologiatik haratago doala beraren funtzioan. Liburutegiaren kontzeptua bera aldatzen ari da eta.

Julio Alonso Arévalo (Salamankako Unibertsitatea)

Udal liburutegia, 19:30.