Agenda

 

Datorren otsailaren 2an 19:30ean Kandelerio eguna ospatuko dugu Gernika-Lumoko Andra Maria Eleizaren aurrean.

Egun honetan bedeinkatutako kandelak ekaitza zetorren bakoitzean piztu egiten ziren etxeetan, ekaitzen kontrako podere bereziak zituztela sinesten baitzen. Halaber, egun honetan Eleizak Amabirjinaren Garbikundea ospatzen du.

Zenbait tokitan egun hau izaten zen Ihauterien hasiera, bertatik aurrera marro jantziak eta eskabideak egitea onartuak zirelarik.

Kandelerio egunean ohitura zen ume koskorrak taldeka irtetzea, kandela piztuak eskuan zirela, 'kandelerio, lerio' abestia kantatzen. Kalez-kale, kandelerio eguneko koplak abesten, txistulari eta akordeoilari taldeen laguntzaz.

Ekintza honen antolatzailea: Elai-Alai Dantzari Taldea eta SOME.

Kartela (6,25MB)