Agenda

 

17:00etan Lizeo antzokian.

Prezioa: 5€ / 3,75€.

Gomendatutako adina: 3 urtetik gora.

Iraupena: 47'.

Piñote eta Kalabazin lagunek, Sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Ikerketa lan hauetan, jirafarekin, tximinoarekin, elefantearekin edo krokodiloarekin elkarlanean arituko dira.

Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Piñote eta Kalabazinek hezitzaile eta familien kezka berdinak dituzte. Txikienak ere beraien lagunekin krudelak eta mingarriak izan daitezke. Baina argi daukagu, hezkuntzaren eta lanaren bitartez, positiboak diren tratu onak bultzatzen dituzten jarrerak indartu daitezkela, guztiontzako gozoa eta bizigarria den elkarbizitza eraikiz. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.