Agenda

 

19:30ean udal liburutegian.

Liburutegi publikoak ez dira soilik liburu edo film bat maileguan hartzeko edo ikasteko lekuak. Liburutegiak sorkuntza-espazioak dira, pertsonak erlazionatzeko eta ideiak eta esperientziak trukatzeko lekuak.

Gaizka Insunza eta Aitor Etxebarria Gernika-Lumoko artisten kolektiboko kide dira, eta haien lana ezagutu eta partekatuko dugu topaketa hauetan. Bi artistek Gernika-Lumoko musika-sorkuntzaren potentziaz eta haien azken lanez hitz egingo digute.