Agenda

 

Partehartzaileek ikus-entzunezko mezuak eta mezu digitalak mugikorrarekin sortzen ikasten dute atzerritarren inguruko zurrumurru eta estereotipoak deseraikitzeko. Sortuko diren materialak sare sozialetatik mugitzea da helburua.
15-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Dohan.      

  • Noiz: Azaroak 8 (17.30-20.30); azaroak 9 (11.00-14.00) eta azaroak 15 (17.30-20.30).
  • Non: Astra (Goikoibarra, 1. Gernika-Lumo)

Izena emateko epea: Urriaren 31ra arte Gazte Informazio Bulegoan (plaza mugatuak). Foru Plaza, 2-1º (946270215) gazteria@gernika-lumo.net

Antolatzaileak: Gazte Informazio Bulegoa Gernika, Moviltik elkartea eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.
Informazio gehiago: http://klik-in.org/eu/