Agenda

 

GERNIKARTE dugu gure herrian lanean jarraitzen duten berton jaiotako artisten zein hona etorritakoen urteroko erakusleihoa.

Dakizuenez, urte hauetan guztietan ekimen hau mantendu ahal izan da, batik bat Ricardo Abaunzaren adoreari eta lanari esker. Bidean izandako oztopoak oztopo, Kultur Etxearen zuzendaritzatik beti ahalegindu izan da herriko artisten lana kaleratzen.

Horrexegatik GERNIKARTE 2019ko edizioan omenaldi egin gura zaio Kultur Etxean egindako lanagatik eta arteari eskainitako arretagatik.

Erakusketa honetan artista ugariren lanak biltzen dira diziplina desberdinetakoak (pintura, akuarela, ilustrazioa, argazkigintza, irudi digitala, eskultura, zeramika, diseinu grafikoa eta ehungintza, e.a.).