Enpresak

Enpresak

Gernika-Lumoko Merkataritza Bultzatzeko Bulegoa 

  • Helbidea: Plaza del Mercado, 1ª planta 
  • Telefonoa: 94 625 79 40 
  • Helbide elektronikoa: gatc@gernika-lumo.net 
 

Ordutegia: 8:30etik 14:30era

Merkataritza bultzatzeko bulegoa Merkatu plazan dago eta Gernika- Lumoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza eta Merkataritza sailaren menpeko zerbitzua da.

Bulego honen helburu eta xede garrantzitsuena merkatariei eta erakunde ordezkariei aholkularitza teknikoa eskaintzea da. Halaber, merkataritza jarduera bultzatu nahi du eta honen hobeharra sustatu.

Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeak hartzen ditu bulego honekjarduera eremutzat. Eskualde hauetan 1.000 merkataritzako enpresa biltzen dira, gutxi gorabehera.

Gernika-Lumoko Merkataritza Bultzatzeko Bulegoa

Helburua:

Gernika-Lumoko merkataritza bultzatzeko bulegoak txikizkako merkataritza garatua eta lehiakorra nahi du, hots, bezeroen beharrizanetara egokituta eta beste inguru eta formatu batzuekin lehiatzeko gai izateko. Aldi berean, txikizkako merkataritzak hiri-herrietako kohesio eta erakargarritasunaren sinbolo izan nahi du.

Jardunbiderako ardatz estrategikoak:

Bulego honen jardunbideak ardatz estrategiko hauek izango ditu kontuan:

Hiri ingurumena hobetzea

Udaletako hirigintza plangintzetan oinarrizkotzat jotzea txikizkako merkataritza, eta horretan, udalak sentsibilizatzea. Aldi berean, hiri ingurumena hobetzeko beharrezkoak liratekeen jarduera urbanistikoak bultzatzea.

Merkataritza bultzatzea

Merkataritza bultzatzeko gauzatuko diren ekintzen plangintzan laguntzea: abian jartzeko egutegiak egin eta, horren eragina osatzearren, ekintza pribatu eta publikoak koordinatu.

Enpresa sarea hobetzea

Merkataritzako kalitate prozesuak bultzatu eta sustatzea. Sektoreko langileak trebatzea, bezeroek dituzten gustu eta eskariak zeintzuk diren aldez aurretik identifika dezaten. Hau da, dendek kalitate eta hobekuntza etengabeko parametroetan lan egin dezatela

Publiko-pribatuaren arteko elkarlana sustatzea.

Txikizkako merkataritzan diharduten eragile guztien aldetik (udalak, elkarteak…), lanak batera eta era koordinatuan egin dezatela bultzatzea.