Enpresak

Enpresak

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroa 

 
Lanbide Ekimenak Zentroa

Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroa erakunde autonomo bat da Gernika-Lumoko udalaren menpean dagoena. Bere zereginak zuzenduta daude tokiko sustapen sozio ekonomikoa laguntzera, alde batetik, enplegua sortzen, eta bestetik, enpresak garatzen, bai Gernika-Lumon, bai helburu berekin hitzarmenak sinaturik dituzten Busturialdeko herrietan.

Hau guztia beste erakunde publiko zein pribatuekin sinatutako hitzarmenen proiektu eta programen bidez.

Hauek dira Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen artean nabarienak:

Enpresa sustapena:

  • Enpresa sustatzaile berriei informazioa, aholkularitza eta prestakuntza ematea.
  • Inguruko enpresei laguntza zerbitzua eskaini, enpresen garapena eta lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatuz.
  • Enpresentzat dauden laguntza desberdinei buruz informazioa eman.
  • Enpresen lan eskaintzak kudeatu (Lanbiderekin elkarlanean dagoen Zentroa)

Giza-ekonomiko sarearen behatokia:

  • Industriaren beharren, eskualdeko lan eragile diren proiektuen ikerketak, eskualdeko enplegu behatokia.

Prestakuntza

  • Hasierako Lan¬bide Kualifikazioko Programa Hasierako Lan¬bide Kualifikazioko Programa, lehenengo mailan araututa dagoen  Lanbide Heziketa programa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bidezko hitzarmen bati esker finantzatzen dena. Lan merkatuaren beharren araberako profil profesional prestakuntza eskaintzen du, baita DBHko titulua lortzeko baliabideak ere. Prestakuntza bi ikastaroz osatzen da.
  • langabetuentzako diren prestakuntza programak
  • Etengabeko Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzua Busturialdean. Zerbitzu honek aholkularitza pertsonalizatua eta, hezkuntza arloa, erabiltzailearen beharrei egokitutakoa eskaintzen du. Biztanleriaren etengabeko ikaskuntzari buruzko foroak eta sustapen ekintzak ere egiten ditu. Busturialde Eskualdeko eta inguruko 27 Prestakuntza Zentroek parte hartzen dute zerbitzu honetan.
  • Lanbide ekimenak