Datu orokorrak

Gernika

Herrialde historikoa: Bizkaia

Eskualdea: Busturialdea

Auzitegi barrutia: Gernika-Lumo

Eremua: 8,6 Km2

Kokapena: 43º 19' 02" N y 2º 40' 38" O.

Biztanle kopurua: 16.920 biztanle

Orografia

Gernika-Lumo herria Bizkaiko kostaldetik hurbil dago, Oka ibaiaren haranean. Oka ibaiak hegoaldetik iparraldera gurutzatzen du udalerria eta Gernikako Itsasadarrera eta Biosferaren Erreserba den Urdaibaiko paduretaraino iristen da.

Kokapena eta mugak

Udalerria 1882an sortu zen, Gernikako hiribilduak eta Lumoko elizateak bat egin ondoren. Iparraldetik Forua, Kortezubi eta Arratzurekin egiten du muga; ekialdetik Ajangizekin; mendebaldetik Errigoitirekin eta hegoaldetik Muxikarekin.

Jarduera ekonomikoa

Herriko enplegu-iturri nagusia hirugarren sektorea da (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak...), eta gutxi gorabehera herriko enpleguaren erdia, apur bat gehiago, sektore horretan sortzen dela esan daiteke. Industriak, birmoldaketak gorabehera, oraindik ere garrantzi handia du, eta esan daiteke Gernika-Lumoko bi langiletik batek industrian egiten duela lan. Nekazaritza da enpleguari dagokionez sektorerik apalena, eta ez da guztiaren %2ra ere iristen.

Bertako paisaiari, historiari eta arte eta kultura ondareari esker, Gernika – Lumo ahalmen izugarriko gunea da turismoarekin eta aisiarekin zerikusia duten jarduera guztietarako.

  • Eustat