Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udala, azken 9 hilabetetan tokiko merkataritzaren egoera zain den jakiten aritu izan da, eta garrantzitsuago dena, zer den egin behar dena merkataritza handiagoa eta arrakastatsuagoa izan dadin aztertzen.

Azterketa horien ondorioz atera den emaitza da Merkataritza Indartzeko Plan Berezia (PRECO). Plan honek Gernika-Lumoko merkataritza sektorea aurkeztuko duten bi lan dauzka. Lan hauen aurkezpena bi saiotan gauzatuko da, apirilaren 3an eta 10ean, hain zuzen, Elai Alai aretoan 13:45ean.

Lehenengo saioan “Gernika-Lumoko merkataritzaren egoerak duen diagnostikoa” gauzatuko da. Bertan azalduko da, gaur egungo merkataritzaren egoeraren argazkia eta, bigarrenean, “Gernika-Lumoko merkataritzarentzako jarduera proposamenak” azalduko dira, merkataritzaren inguruko lehia hobetzeko hainbat jarduera proposatuta.

Azterlanaren ondorioak gauzatzeko hurrengo teknikak erabili dira: merkatariei egindako inkestak, talde dinamikak, bakarka egindako elkarrizketak eta Gernika-Lumoko erosketak egiten dituzten hainbat pertsonei galdeketa. Prozesua luzea eta sendoa izan da, eta bertan merkatariak eta herritarrak izan dira parte hartzaile.

Azalpenak eman ondoren, 2 hilabeteko epea emango da ekarpenak egiteko, eta interesa duten taldeen iritzia kontuan hartuko da.