Albisteak

 

Abanguardiako irudi batek jarriko ditu bidean gaurtik aurrera Donejakue Biderako erromesak. Kostaldeko bidea seinalizatuko du, Santa Luzia parketik igarotzen dena. Burdinazko irudiak erromes baten itxura du, bide erakuslearena egiten. Santa Luziako baselizaren albotik igarotzen da bide hori. Basaeliza XVI. mendekoa da eta Donejakue Bidearen ondare historikotzat sailkatuta dago.

Santa Luziako baseliza Lumoko San Pedro auzoan dago, eta hemengo patronatuaren atal izan da historian zehar. Allende Salazar jauntxoen esku izan da beti, Mentzeta etxaldekoa hauek, Montefuerte kontearena, hain zuzen; eta hauexek ziren , baselizaren jabe zirenez gero, zergak kobratzen zituztenak.

Baselizaren barrualdean erretaula klasizizta dago, 1650 urtekoa, adituen arabera. Erretaula hau Foruko tailerrean egina zegoen. Erretaularen erdialdean, Santa Luziaren irudia dager, garai berekoa dena.

Erretaularen goialdean hiru irudi daude: San Lorenzo barroko bat, XVIII. mendekoa; Pietate gotiko berantiarra, XVI. mende hasierakoa; eta Santa Marina bat, Donejakue Bidearekin zerikusi handia duena, gotiko estilokoa eta XIV. mendekoa dena.