Albisteak

 

Gaur ireki dugu San Juan Ibarran Hizkien Etxola liburutegi mugikorra. Ekimen berria da Euskadin, eta udan zehar herriko kaleetatik ibiliko da. Ekimenaren helburua da herritarren artean irakurketa eta mahai jolasak bultzatzea. Bertan, genero askotako liburuak, egunkariak eta aldizkariak egongo dira eskuragarri.
 
Liburutegi mugikorra kokatuko den tokietan irakurtzeko eta jolasteko mahaiak eta aulkiak jarriko dira erabiltzaileentzako kalean zehar.
 
Koloredun Etxola honek udalerriko aisialdirako gune eta parke guztiak bisitatuko ditu, eta jarduera kontrolatuko duen arduradun bat izango du. Hurbilduko den gune bakoitzean bi astetan egongo da eta ondorengo ordutegia izango du: 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.