Albisteak

 
Bihar, asteartea, urtarrilak 9, ekingo zaio Gabonetako Arbolen Bilketa gauzatzeko Kanpainari, Gernikarron etxeak apaindu dituzten arbolek bigarren bizitza-aukera izan dezaten. Udal langileek, urtarrilaren 12a arte, batuko dituzte bizirik dauden eta sustrai-lurra duten izeiak, eta hosto batzuk galdu arren erabat lehortuta ez daudenak ere bai, beste modu batean ezin izango zirelako berriro errrotu. Ebakitako arbolekin, edo idortuta edo idortze zorian dauden arbolekin konposta egingo da. Konpost hori erabiliko da udalerriko parkeak eta lorategiak abonatzeko.
 
Jaso ondoren, udal teknikariek aztertuko dituzte jasotako arbolak eta berriro erabiltzeko moduan zeintzuk dauden adieraziko dute.
 
Udaletxe ondoko iturriaren aurrean utzi ahal izango dira arbolak, 09:00etatik 13:00etara. Kanpainari buruz informazio gehiago gura izanez gero deitu 946 270 200 telefonora.