Albisteak

 
GERNIKA-LUMO. (2016.03.01).-Datorren ostegunean, urtarrilaren 5ean, gaurik magikoena helduko da. Gernikako haurrek gehien espero duten gaua da eta nagusiagoek ere euren haurtzaroan oraindik gauza asko sinetsiz lorik egin barik igarotzen zituzten gauak gogoratu ahal izango dituzte.
 
Gernika-Lumoko osoa ahaleginduko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Horrela, Maiestateak trenez helduko dira geltokira eta, ostean, euren karrozatan zeharkatuko dituzte herriko hainbat kale: Adolfo
 
Urioste, Juan Calzada, Alhóndiga, Don Tello eta San Juan. Honen ondoren, arratsaldeko 19:30ak aldera, Erregeak eta euren laguntzaileak Kultur Etxeko aterpeetara joango dira, Foru Plazan, eta han herriko haur guztiei hainbat opari banatuko dizkiete.
 
 
Trafiko mozketak

Errege Magoen bisitaldia dela eta honen hasieratik herriko kaleetako trafikoan aldaketak izango dira, ibilbidean aurrera egin ahala igarriko direnak.  Artekale eta Juan Calzada 17:30etatik 21:00etara itxita egongo da.