Albisteak

 

Gernika-Lumo sortu zeneko 650 urteurrena ospatzeko ospatuko diren ekitaldien artean Allende Salazar,Seber Altube, Mertxede eta San Fidel eskoletako 118 eskola-umek Oka ibaiaren hegalak birlandatu egingo dituzte. Ekitaldiak 3 egun iraungo du, gaur hasiko da eta ostegunean bukatu, eta 133 arbola landatuko dituzte haritza, lizarra eta haltza euren artean. Era berean, umeek landatzeari, basoberritzeari eta ingurumeneko beste hainbat gaiei buruzko formakuntza jasoko dute, batez ere, biodibertsitatea eta bere inguruan ari diren lanbideei buruzkoa.

Ekimen honek duen helburuetariko bat euren ondare naturalaren ezagupena eskuratzea da eta, bide batez, basoberritzearen parte izatea. Bihar Mertxede eta Seber Altube zentroei egokituko zaie, 09:00etatik 10:00etara eta 09:30etik 10:30era, hurrenez hurren. Etzi, osteguna, San Fideleko gazteei egokituko zaie 09:20tik 10:20ra.

30.000 metro karratuko ingurune naturala

Udalak Oka ibaiaren inguruko garbitze lanak amaitu ditu. Egindako lanak hurrengo hauek izan dira: sasiak kendu, bertoko espezieak mantentzeko lanak eta kanpoko espezieak kentzeko lanak. Egindako lana paisaia bere onera ekartzeko asmoarekin egin da, hondatuta egon den 30.000 metro karratuko eremuan. Lur zati hau ibaian zehar kilometro batean luzatzen da, eta landare erasotzailez (cortadería selloana eta arundo donax) beteta egon da. Jardun honen helburua bertoko espezien garapena suspertzea izan da,erriberako basoetan jatorrizkoak direnak hain zuzen. Beste alde batetik, arbolarik egon ez den lekuetan berriak landatu dira, 24 haltz eta 200 iltze-belar.

Era berean, heskaiz egindako eremua ere sortuko da. Bertan zuhaixka espezie ugari eta hainbat neurritako 180 landare landatuko dira (cornus sanguínea, corylus avellana, eunymus europaeus, ligistrum vulgare,prunus spinosa, malus sylvestris, pyrus cordata, laurus nobilis eta ilex aquifolium). Hauek bi zatitan banatuko dira, batek 28 metroko luzera izango du eta besteak 93koa.