Albisteak

 

Benjamin mailatik senior mailarainoko 106 taldeek hartuko dute parte Pasealekuko Kirol Torneoan eta bilduko den dirutzatik zati bat Busturialdeko Elikagai bankuarentzat izango da. Futbitorako 44 talde, saski-baloirako 30 eta esku pilotarako 32 bikote izango dira uztailaren 1etik abuztuaren 7ra arituko direnak. Iazko partaidetza kopuruak gainditu egin dira nabarmen, futbitorako 25 talde eta saski-baloirako 8 izan ziren eta.

Orain, kirol txapelketa ahalik eta ondoen antolatu ahal izateko, antolatzaileek –udal administrazioa, Gernika KESB, Gernika Atletismo Taldea eta Arkupe Pilota Taldea eta laguntzaile modura Gernika-Lumoko merkatari Elkartuak eta Nafarroako Baserritarren Kutxa- informatzeko bilkura bat egingo dute talde bakoitzeko ordezkariekin, datorren ekainaren 25ean, 19:00etan, Elai Alai aretoan.
Psealekuko kirol torneo hau berpiztu egin zen iazkoan, zortzi urteko etenaren ostean. Futbitoarekin eman zitzaion hasiera 1978an, sei urte geroago saski baloia gehitu zen eta, aurtengoan, esku pilota.